Lur eta Ilargi behin eta berriro saiatu dira beraien auzokide bat beraien bihurrikerien bidez beldurtzen baina ezin, agian ez da ezeren beldur? Hori jakiteko entzun gaurko saioa! https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220129_gaurezdagoeskolarik_beldurrak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur ez dago eskolarik
Larunbat eta igande guztietan, goizeko 10etan Ane Monna, Oskola eta Karramarroi gurekin egongo dira kantatzen, ipuinak kontatzen eta jolasten. Beraz barre egin nahi baduzu animatu eta piztu irratia, Bilbo Hiria Irratia FM 96.0n edo bilbohiria.eus gunean, zure zain egongo garelako!!
Lur eta Ilargi igerilekuko ikastaro batean egon dira gaur. Asko gustatzen zaie uretan ibiltzea baina ez zaizkie batere gustatu gaur beraiekin egon diren zirikatzaileen hitzak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220122_gaurezdagoeskolarik_igerilekuan.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Lur eta Ilargik, etxean entzuten ditugun soinu eta zaratak, ez dituztela mustroek egiten etxeak berak baizik konturatu dira! https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220115_gaurezdagoeskolarik_etxeko_zaratak.mp3 Deskargatu hemen.
Lur eta Ilargi iparraldea ezagutzen egon dira. Hainbat lekutan, hainbat gauza ikusi dituzte: kobazukoak, museoak, hondartza…baita sorginen istorioak entzun ere. Zein polita den gure Euskal Herria! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211209_gaurezdagoeskolarik_kukubel.mp3 Deskargatu hemen.
Ze garrantzitsua den barre egitea! Batzutan gaixorik sentitzen zarenean, barre egitea oso lagungarria izan daiteke arinago sendatzeko! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211120_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Ilargi etxean gelditu da. Jakin nahi duzu zergatik? Buruan zorriak zeuzkalako! zuei inoiz gertatu zaizue? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211113_gaurezdagoeskolarik_zorriak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur amamak, berak ere amets gaiztoak izaten dituela batzutan kontatu digu. Baina amamaren gaueko montruoak ez dira Lur eta Ilargik dituzten bezalakoak. Zer egin dezakegu amets horiek uxatzeko? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211105_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Zer ondo pasatzen dugun amamaren kontakisunak entzuten? Batzuk beldurgarriak, besteak dibertigarriak … baina denak zoragarriak! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211029_gaurezdagoeskolarik_ipuinak_kondairak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Ilargi eta Lur, lurrean topa dituzten kolorezko hostoak biltzen etorri dira. Urtaroei buruz hitz egiten eman dute goiza. Zein da zure urtarorik gustokoena? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211023_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Ilargi eta Lur larrituta etorri dira nagusiagoak izan nahi dutelako baina aztertu ostean momentuan bizi ditugun gauzetaz gozatu behar dugula konturatu dira, garai bakoitzak bere alde onak eta txarrak dutelako. https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211014_gaur_gaurezdagoeskolarik_nagusia.mp3 Deskargatu hemen.