Zein politak diren amanarekin ematen ditugun arratsaldeak! Gaur horri buruz aritu dira Lur eta Ilargi, izan ere amama Bes gaixorik dago eta bere falta sumatzen du Ilargik. Zuek ere egiten dituzue azkariak etxeko nagusienekin? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220520_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.

Udaberriari ongietorria emateko hainbat ohitura daude Euskal Herrian. Amonak Nafarroan edota Bizkaiko herri batzuetanzelan egiten den kontatu die Lur eta Ilargiri. Besteren bat ezagutzen duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220326_gaurezdagoeskolarik_udaberria.mp3 Deskargatu hemen.

Lurrek, nahi gabe puzker bat bota du klasean eta bere ikaskideek berataz barre egin dute. Amamak puzkerrak botatzea naturala dela esan die eta airea ateratzeko trikimailu bat kontatu die. Jakin nahi duzue zein den? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220319_gaurezdagoeskolarik_puzkerrak.mp3 Deskargatu hemen.