Asteburuan, Mikel Urbeltzek kontatu digunez, jaia, Sto. Tomas, kontzertua eta umeentzako antzerkia izan dugu. Gaur, aldiz, Zea Mays eta datozen egunotan We Are Standard, Mikel Urdangarin, eta Quique Gonzalez. Datorren astean, besteak beste, Belako, eta Su ta Gar. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Larunbatean S. Mamesen izango dena. Horretaz, hausnarketa egin du ESAITek: besteak beste, Federazioak duen seriotasun eskasa, baita iazko istiluak ere gogor salatu dituzte. DESKARGATU HEMEN
Pasa den larunbatean egindakoa, eta horren inguruan Txanpi Zamalloa sagardogileak zenbait galdera eta erantzunak bota ditu. DESKARGATU HEMEN
Hasteko bi: Gabonetako Koloniak alde batetik, eta Akademia bestetik, beti haur eta nerabeentzat. Gainera, Isabel Isazelaiak kontatu digunez, euskaltegi horren matrikulazio epea zabalik dago, urtarrilaren 7an hasteko. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostiralean Espainiako PPren gobernuak onartu zuena. Laura Ruiz 2010ko PSOEren legearekin hasi da, indarrean sartu nahi dutena geroago aztertzeko. Lauraren ustez atzera egiten da lege horrekin, eta horrek erantzuna behar du emakumeen eskubidea gauzatzeko. DESKARGATU HEMEN
Garai hauetan, gainera, gehiago azaleratzen dira. Dena den, Igor Erauzkin sexologoarentzat, arazoak baino soluziobideak dira garrantzitsuak, metodologia positiboa erabiliz. DESKARGATU HEMEN
Gaindegiak aztertu du gaia: Imanol Esnaolak azken hamarkadetan bizitako hazkunde demografikoa etetear dagoela esan digu. Hamar urte barru, 176.000 biztanle gutxiago izango genuke, gaurko datuei erreparatuz gero. DESKARGATU HEMEN
Arazoa berriro mahai-gainean: Barakaldon ez dute argi Oiolako urtegiaren ura edangarria den edo ez, lindanoa dela kausa. Horrexegatik, afera argitzeko eskatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ostiral honetan ospatuko dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleek. Gaueko 21etan hasita, dantza, jokoak, sketxak, parranda eta gehiago, Liher Barrantesek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
D rerduaren afera, Garraio publikoaren greba, Eztabaida Legebiltzarrean, Euskalerria Irratiko ekipamendu berria, eta Agenda izan dira Mikel Bujandak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
