Gaur hasiko dira aurreneko musikariak oholtza gainera igotzen, eta larunbateko ordu txikiak arte ariko dira urteurrena ospatzen. Sasa Zozaya euskaldunak irekiko du jaialdia. Popa, rocka eta musika elektronikoa entzuteko aukera izango dute zaleek, eta lehen estilo horretako doinuek presentzia nabaria izango dute. Izan ere, jaialdiaren aurtengo aldiko izen nagusietako bat Robbie Williams izango da. Bilbao BBK Live jaialdiak EUSKARAZ! ekimena aurkeztu du, jaialdiaren 20. urteurrenaren barruan antolatutako doako musika egitasmo berria. Uztailaren 12an, Bilboko erdigunea euskarazko musikaren eta tokiko sorkuntzaren topagune izango da. 16:45etik 21:00etara, Isozaki Dorreak, Albia Lorategiak eta Arenal Kioskoa izango dira kontzertuen agertoki. Guztira sei emanaldi eskainiko dira: Korrontzi, Bengo, XSakara, Eider Saez, Afrika Bibang eta Artean igoko dira oholtzara. Ekimenaren helburua euskararen erabilera eta tokiko sorkuntza artistikoa sustatzea da, musika eta kultura ospakizun kolektiborako tresna gisa aldarrikatuz. EUSKARAZ! egitasmoa Bilbao BBK Live jaialdiaren programazio bereziaren barruan kokatzen da, eta Bilboko Udalaren, BBKren eta Eusko Jaurlaritzaren, besteak beste, babesa du.
Deskargatu hemen.
