Larunbatean Plentziako Itsas Martxa ospatuko da

Uztaila iristearekin batera, Plentziak elkartasunerako hitzordu berezienetako bat hartuko du berriro ere. Datorren uztailaren 11n ospatuko da Itsas Martxaren 13. edizioa, euskal preso eta iheslarien zein Palestinako herriaren aldeko ekimenekin. Goiza itsasadarrean egingo den martxa ikusgarriarekin hasiko da, eta egun osoan zehar aldarria eta jai giroa uztartuko dituzte herri-bazkaria, musika, haurrentzako ekintzak eta gaueko kontzertuak lagun. “Denak etxera!” lelopean, herritarrak Plentziara gerturatzera deitu dituzte antolatzaileek.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: San Pedro jaietako bertso-saioa

og. Uzt 9 , 2026
Mungia bisitatu dugu, lapur guztien habia omen den Bizkaiko udalerria. Urteroko zita dugu TAKET bertso-eskolak antolatutako San Pedro jaietako bertso-saioa; aurten Jone Larrinaga izan zen gai-jartzaile lanetan eta kantuan laukotea: Igor Elortza, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Esteban “Garrote” On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260707_potto_sanpedroak_mungian.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak