2012an jaio zen Esnetik, eta bitartekorik gabe, harremanetan dabiltza Bizkaiko hainbat lagunekin. Eguberrietara begira eskaintza berezia jarri dute martxan, bertoko produktuak kontsumitzeko, Iñigo Gallastegik azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Madiba pasa den asteburuan joan zitzaigun; Iñaki Barcenak lagun horren hainbat egoera, baita Hegoafrikakoa ere aztertu ditu gaurko kolaborazioan. DESKARGATU HEMEN
Azkena duela egun gutxi, eta berriro, Bizkaiako Probintzia-Auzitegiak Iñaki Carro abokatua jipoitu zuten ertzainen aurkako diligentziak zabaltzea eskatu du, Iñakik berak komentatu digunez. DESKARGTU HEMEN
Pasa den astean, Barakaldoko Gazte Asanbladak “Gaztetxe ibiltaria” ekimena jarri zuen martxan, Gotzon Hermosillak komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Durangoko Azokari begira, aste honetan aurkeztuk dituzte bi liburu horiek ,”bertsio errazean”, euskara ikasleek irakur dezaten. Gure estudioan, Xabier Monasterio, Fernando Agirre, Willy Pradera eta Iban Arantzamendi izan ditugu ekimena komentatzen. DESKARGATU HEMEN
Erlantz Ibargurengoitiak eta Jabi Lauzurikak pasa den asteburuan Maulen egindako azken finalaurrekoa izan dute aztergai. Horrekin batera, Berriak eta Agenda. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Audience, Bluegrass, Korrontzi eta Sabicasen kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Skiffle musika eta Dan Pennen kantak entzun ditugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Hondakinen kudeaketa, Euskararen nazioarteko eguna, Sevilla IIko espetxea, eta pasa den asteko Udalbatza izan dira Aitziber Ibaibarriagak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Maialen Lujanbio. Asteko gaia Bizi Toki eskola alternatiboa izan da, eta Pertsonaia Izibene Oñederra. Horietaz gain, Unai Brea erredaktoreak Amaiurko gaztelua, Olibondoen egoera Ablatisan, edo Aiaraldea Komunikazio Leihoa artikuluak ere aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
