Gaur, Paraguayko hauteskundeekin hasi da Fakun Aznarez. Gero, Uruguayk AEBekin sinatutako akordio azaldu du. Eta bukatzeko, Argentinako Legebiltzarrean onartutako Justiziari buruzko lege berria komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Aspalditik ezaguna bada ere, XXI. mende honetan kezkak eta gehiago agertzen dira umeak, ume txikiak, masturbatzen direla jakitean. Gai honi buruz, Igor Erauzkin sexologoak erantzuna eman die galdera batzuei. DESKARGATU HEMEN
Pasa den udazkenean jarri zuten martxan Kubilha (Kultur Bilbao Handia) egitasmoa. Gaurkoan, Olatz Cuadrak hainbat xehetasun eman dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Sopelan egingo dute datorren larunbatean, AEKk antolatuta. Ohiko moduan goizean herrian barna ibiliko dira eta arratsaldean, Frontoian, final-erdiak eta finala, Ane Labaka eta Xabier Amuriza bertsolariekin, Aitor Fdez. de Martikorenak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitor Sangronizen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Zuzenean: “Painting” OCEAN COLOUR SCENE + “Hodeiak” PIZTIAK + “Dragonflies” EDDI READER + “Simulacro” & “Saturno” RAFAEL BERRIO + “Balazalak” & “Zuloak Riot” FERMIN MUGURUZA + “Truth Don Die” FEMI KUTI Gogoan: LOS BICHOS “Rasquel´s Dream” Koxka bat estuago: SERGE GAINSBOURG “Je t´aime… noi non plu” (Los Bichos + Mikel […]
Horixe da Berria egunkariak bere 10. urteurrena ospatzeko abian jarri berri duen kanpainaren leloa. Kanpainaren koordinatzaile Jose Anjel Aldaik helburuak, leloak, datozen kultur ekitaldiak eta gehiago kontatu digu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gai honen inguruan, Susana Gardeazabalek Bizkaiko Emakumeen Asanbladako Ana Perez elkarrizketatu du. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean, Kutxabankek bilerak egin zituen Donostian, Gasteizen eta Bilbon, Gizarte Ekintzaren inguruan. Testuinguru honetan, murrizketa handiak iragarri dituzte, eta Luis Guridik kontatu digunez, 2014tik aurrera Gizarte Ekintza gero eta txikiagoa izango da. DESKARGATU HEMEN
