Horrekin hasi baino lehen, Aurore Martinen afera komentatu du Patxi Gaztelumendik. Gero, larunbateko manifestazioa aztertu du, bakerako eta normalizaziorako bidean beste urrats bat izan dela gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Gaurko txanda Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearena izan da. DESKARGATU HEMEN
Xabier Aierdi, soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara. Hauteskunde autonomikoen ondotik geratu den panorama komentatu digu eta aurrerantzerako zenbait erronka.Katalunyari ere bizpahiru minutuko bistadizoa… DESKARGATU HEMEN
…Gotzon Barandiaran idazleari elkarrizketa, musikaz, literaturaz eta militantziaz; BECATU jaialdia, Ahotsenea… DESKARGATU HEMEN
Larunbatean ospatuko dute Altsasun, “Internazionalismoa beharrezkoa delako” lelopean. Hausnarketa egin du Askapenak 25 urte hauetan egindakoaz eta egoeraz. Eta biharko, denetariko egitaraua prestatu dute, Julen Zulaikak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Xilaba, Iparraldeko Bertsulari Txapelketa. Pertsonaia Luis de Pablo da; Asteko gaia, aldiz, “Guztien onurako ekonomia”. Joxe Felix Azurmendi edo Ane Miren Iruretagoiena ere elkarrizketatu dituzte, lehengoari Mikel Asurmendik berak. DESKARGATU HEMEN
Aurten ere S. Martin jaiak ospatuko dituzte Zollo, bertako Jai batzordeak antolatuta. Txutxi Ariznabarretak kontatu digunez, gaur hasi eta asteburu osoaz gain, datorren asteko larunbatean bukatuko dituzte jai herrikoi eta euskaldun hauek. DESKARGATU HEMEN
Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak egina. Gaur lau gai ekarri dizkigu: Gamesa, 2013rako Aurrekontuak, “Hara” liburua eta agenda. DESKARGATU HEMEN
Azaroari dagokiona eta azalean Gorbeia ezezaguna: horri dedikatu diote erreportaje nagusia. Horrez gain, Euskara Uxuen, Belharra olatuak, Urdaibai Bird Center, Bitakora kaiera eta gehiago, Hektor Ortegak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Abian dauden B-D-G-R eta XILABA txapelketei buruzko informazioa ekarri digu Jabi lankideak; gogoratu Ipar E. Herriko bertsolariek larunbatean jokatuko dutela finala Baionan. A. Egañak, J. Maiak eta J. Sotok Tolosan “segidillan” egin saio bat entzuteko aukera ere izan dugu. DESKARGATU HEMEN
