Gaurko urrezko kanta, Koldo Izagirrek Eta Joseba Tapiak 1988an elkarlanean egindako Apoaren edertasuna liburu-diskoa irekitzen zuen Loiolako porrusalda kanta izan da. Erlijiotik eta jesuitengandik gehiegi aldendu barik etorri dira urrengo kantak, Ennio Morricone maisuak, The Misison filmerako konposatutako bi pieza hain zuzen ere. Jarraian titulu berdina daramaten bi kantu desberdin […]

Pasa den azaroan hil zen behin baino gehiagotan Kafe Antzokian ikusteko parada izan dugun Sharon Jones soul kantari Amerikarra. Hori aitzaki hartuta, 100 days, 100 nights izan da gaurko Soinugelaren ateak irekitzeko aukeratu dugun urrezko kantua. AEBetako soul garaikidearen ikurraren beste zenbait kantu entzun dugu jarraian: – I Learned The […]

Slim Harpok 1957an grabatutako I´m a King Bee izan da gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua. Jarraian, , The Rolling Stonsek 1963an egindako kantu beraren bertsioa entzun dugu. Ondoren, Stones-ek kaleratu berri duten kantu bertsio diskoa aletzen eta konparatzen joan gara jatorrizko kantuekin hurrenez hurren. – Blue and […]

Gure bigarren “Theme Time” saioan,  “etsai” edo “enemy” kontzeptuarekin nolabaiteko erlazioa duten hainbat talde eta kantu entzun ditugu. Baina hori baino lehen, aspaldion ohi dugun bezala, urrezko kantuarekin eman diogu hasiera gaurko saioari. Gaurko urrezko kantua, “Dancing with the enemy” disko bildumatik hartu dugun Kubako “Felix Chappottin orkestraren” La Guarapachanga […]

Gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, 1994an Minnessotako The Jayhawks taldearen Tomorrow the greeen grass diskoan agertu zen Blue kantua izan da. Duela gutxi UNESCOk Kubako rumba Gizadiaren ondare ezmaterial izendatu du. Hori aitzakia hartuta, Muñequitos de Matanzas, Clave y Guaguanco eta Monguito Santamaríaren kantuak entzun ditugu, besteak […]

Gaurko saioan Amazigh herritik Euskal Herrira etorritako Yus Nacer izan dugu laguntzaile saio osoan. Bere herriaren musika eta kultura ezagutu dugu. Bera euskalduna da eta Laboaren kantuak ditu gustuko. Horregatik, saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Laboaren Gure bazterrak izan da. Gaurko Soinugela bukatzeko aukeratu dugun kantua ere Gure […]

Gaurkoan urrezko kantuaren bila Txileraino joan gara, Victor Jararen “Preguntas por Puerto Montt” berreskuratzera. Langileen borroka eta errepresioaren gordina kantatu zuen, gerora errepresio horren aurpegirik bortitzena jasan zuen Jarak berak. Jarraian, Guria Ostatua izena daraman Ruper Ordorikaren disko berritik, Oñatiarrak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako Kontserba fabrikaren aurrean abesti indartsu bezain […]

Gaurko Soinugelari hasiera eman dion “Urrezko Katantua”, Leonard Cohenen “So long Marianne” izan da. Marianne Ihlen argazkilari norvegiarra, bidelagun eta inspirazio iturri ezezik, Cohenen bikotea izan zen. Haren heriotzak hedabideetan oihartzun handiegirik izan ez zuen arren, Lehonard Cohen baino hil gutxi batzuk aurretik zendu zen leuzemiak jota. Hunkigarria izan zen […]