Gaurko Soinugelari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Carlos Puebla y sus Tradicionales taldeak egindako Y en eso llego Fidel izan da, pasa den asteburuan hil zen Fidel Castro Ruz komandantea gogora ekarriz. Hori aitzakia hartuta, Kubako iraultzari errefentzia egiten dioten zenbait abesti entzun ditugu: – Soy Fidelista (Quinteto Rebelde) […]
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Gaurkoan urrezko kantuaren bila Txileraino joan gara, Victor Jararen “Preguntas por Puerto Montt” berreskuratzera. Langileen borroka eta errepresioaren gordina kantatu zuen, gerora errepresio horren aurpegirik bortitzena jasan zuen Jarak berak. Jarraian, Guria Ostatua izena daraman Ruper Ordorikaren disko berritik, Oñatiarrak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako Kontserba fabrikaren aurrean abesti indartsu bezain […]
Gaurko Soinugelari hasiera eman dion “Urrezko Katantua”, Leonard Cohenen “So long Marianne” izan da. Marianne Ihlen argazkilari norvegiarra, bidelagun eta inspirazio iturri ezezik, Cohenen bikotea izan zen. Haren heriotzak hedabideetan oihartzun handiegirik izan ez zuen arren, Lehonard Cohen baino hil gutxi batzuk aurretik zendu zen leuzemiak jota. Hunkigarria izan zen […]
Gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun Urrezko Kantua Velvet Undergrounden Femme Fatale (1966) izan da. Lou Reeden lehenengo zortzi diskoak berreskuratu ditugu, eta bakoitzetik kantu bana entzun dugu. Disko hauen grabaketak Hal Vilmerek eta Reedek berreditatu zituzten eta duela gutxi izan dira argitaratuak. Hauek izan dira entzun ditugun kantuak: Wild […]
Gaurkoan Soinugela saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Eliades Ochoa, musikari kubatar handiaren “Estoy como nunca” izan da. Jarraian, astero ez baina noizbeinka egingo dugun “Theme Time” deituriko atala aurkeztu dugu. Tarte berri honetan, gai, hitz, edo loturaren bat ardatz izango dituzten kantuak jarriko ditugu. Gaurkoan, kantu guztien ardatz, […]
Pettik 2008an Bonberenean grabatutako “Awañak” zuzeneko diskoan agertu zen “Xalbadorren heriotzean” kantu ezagunaren bertsio ederra izan da saioa hasteko aukeratu dugun Urrezko kantua. Jarraian, Leon Russel, Lemoa (Hauxe da gure kantua) diskotik zenbait kantariren kantuak entzun ditugu: Eskean kristo, Estankona, Mikel Urdangarin, Beira taldea eta Rafa Rueda, besteak beste. Euskal […]
Gaurkoa ere ezohiko Soinugela izan da. Soilik Japonian kaleratutako Bob Dylanen zuzeneko disko batean agertu zen Blowing in the wind kantu ezagunaren bertsio eder eta luzeago bat izan da gaurko urrezko kantua. Jarraian, Robert Allen Zimmermanen obrak mundu osoan izan duen zabalkundea aitzaki hartuta, hainbat herrialde eta hizkuntzatan egin diren […]
Gaurkoan Soinugela berezia izan da. Mario Oyarbide, Directos al Rock ‘n’ Roll liburuaren egilea izan dugu bidelagun eta saioaren ardatz. Hasteko, aukeratutako urrezko kantua, Alice Cooper-en School’s Out izan da. Ondoren etorri dira Red Hot Chili Peppers, Motley Crue, Cheap Trick, Lou Reed, Michel Monroe, Iggy Pop & the Stooges, […]
Gaurko saioari hasiera emateko aukeratutako urrezko kantua, Get up, stand up (Bob Marley + Peter Tosh) izan da. Jarraian, hil berri den Imanol Urbietaren zenbai kantu entzuteko parada izan dugu, euskal eszenako musikari ezagunenen ahotsean. Ondoren etorri dira Neil Young, Aaron Neville, J.D.Mc Pherson, Audience… “The House of The Rising […]
Nils Lofgren-en Cry tough urrezko kantuarekin hasi dugu gauko soinugela. The Kinks taldearen Lola kantuarekin jarraitu eta ondoren etorri dira, hil berri den Alan Vegaren Suicide taldea, Residents, Crysty Moore, Art Blakey+Jazz Messengers, William Bell, Jack White, Hollywood Vampires eta Alice Cooper, beste zenbaiten artean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160929_soinugela_alan_vega.mp3 Deskargatu hemen.
