SOINUGELA: Berri Txarrak, Def Con Dos, Jackie Mitoo, Javier Colina, John Fellingham, Frank Zappa

Iragan larunbatean ospatu zen Record Store Day edo disko denden egunerako Berri Txarrak taldeak atera duen binilozko single berria aipatuz hasi dugu gaurko saioa. Arrosa koloreko biniloa da, 10 hazbetekoa, bi kantu biltzen dituena. 1000 ale bakarrik kaleratu dira baina sarean ere entzun ahal izan ditugu: Bakarrik egoteko eta Belaunaldi bat (Portlandeko Wipers taldearen bertsioa) datoz disko honetan. Ondoren, Def Con Dos taldeak kaleratu berri duen 12. diskotik bi kantu entzun ditugu: Chaleco reflectante (Zooren laguntzarekin) eta Esto es el Def.

Jamaikara egin dugu ondoren, hango Jackie Mitoo teklatu jolea oroitzeko. Toronton (Kanada) hil baitzen 1990ean. Don Drummond, Tommy McCook,  Rolando Alphonso eta beste hainbat lagunekin Skatalites taldearen partaidea izan zen. Gero Coxsone Dodd produktorearekin bakarlari moduan grabatu zuen.  1977an Bunny Lee-rekin lau binilo grabatu zituen Britainia Handian. Orain CDetan kaleratu dira eta guk gaurkoan bilduma haietatik ateratako kanta hauek entzun ditugu:  Champion of the Arena, Drum Song, A Rockin’ Sensation, Jah Rock Style eta Hot blood. Bestalde, Javier Colina baxu jole nafarrak orain 12 urte Si te contara diskoa grabatu zuen, Cuban, Espainian eta Katalunian, lagun askorekin. Disko horretako bi kanta entzun ditugu: Dos gardenias (Duquenderen ahotsarekin) eta ¡Ay, qué bueno! (Santiago Auserónekin).

Pasa den ostiralean Salamancako kaleetan John Fellingham irlandarra ezagutu nuen, bere cello-arekin buskering ari zela (kalean musika jotzen) CD bat erosi nion, Camino Celta bere taldearekin zuzenean grabatutakoa. Disko horretatik Bob Dylanen Don’t Think Twice eta irlandako The Irish Rover kanta herrikoiaren bertsioak entzun ditugu. Amaitzeko, Frank Zapparen bi abesti entzun ditugu: Catholic Girls, Have I Offended Someone? diskotik. eta Dirty Love, Over-Nite Sensation diskotik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: Bilboaldeko uharteak, urbitarteak

ol. Api 28 , 2017
Azken 400 urteotan Bilboko itsasadarrean uharteak sortu, eraiki, desegin eta desagertu egin dira. Laster beste bat eratuko dute Zorrotzaurre eta Erribera Deustutik bereizita. Bilbotarrek itsasadarreko uhartetxoei urbitarte esaten zieten. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170428_Gomutan19.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak