Orchestra Baobab aurten berriro grabaketa berria kaleratu dute, Tribute to Ndiouga Dieng. Afrikako rumbaren txapeldunak dira 1970ean sortu zirenetik. Senegaleko talde honek iragan azaroan hil zen Ndiouga Dieng taldekide zenari gorazarre egin dio 10 kantuko sorta honetan. Guk gaur entzun ditugunak: Foulo, Magnokouto, Sey, eta Caravana. Dr. John musikari ospetsuari […]

Bixente Martinezekin solastatu gara gaurko saio osoan bere ibilbide luze eta oparoa aztertzen. Lau hamarkadaz Bixenteren gitarrak -baita mandolinak eta bouzoukiak ere- entzun ahal izan ditugu hainbeste talde garrantzitsuren musikan: Oskorri, Izukaitz, berriz Oskorri urte luzez, Hiru Truku eta, azken boladan, Igelaren Banda, non gailurrera iritsi den inprobisazio musika eginez. […]

Gaurko Soinugelan Josu Larrinagarekin egin dugu berba, iragan udagoienean argitaratu zuen Euskal musika kosmikoak liburuaren inguruan. Soziologia doktoretzarako berak egindako tesian oinarrituta dago liburua. Euskal musika kosmikoen historia soziala taxutzeko nolabaiteko argitasuna eman diezaguke Euskal Herrian iragan mendeko 60ko hamarkadatik oraintsu arte gertatu diren zenbait prozesuren inguruan. Musika popularrak gure […]

Gaurko urrezko kantua Meat Loaf-en Bat Out of Hell izan da. New Yorken 2000n zuzenean grabatutako bertsioa entzun dugu. Ondoren, Artists Project Earth elkarteak orain dela lau urte kaleratu zuen Rhythms del Mundo: Africa ezagutu dugu, rock kantuak afrikar musikariekin berriz grabatuta. Doinu hauek entzun ditugu: Viva la Vida (Coldplay), Not […]

Gaurkoan, gure Theme/Time edo mintzagaia oso gai zabaldua izan da herri kantu ugariren bidez, hizkuntza eta kultura anitzetan izan baitira atxiloketak, presoak eta ihesaldiak. Aukera honetan kanta oso ezagunak eta ezezagunak batu ditugu, bertokoak zein kanpotik heldu zaizkigunak (zerrenda honetan adierazitako urteak grabaketenak dira). https://bilbohiria.com/docs2/2017/soinugela/170518_soinugela_kartzela.mp3 Deskargatu hemen. El chozas de […]

Gaurko gure lehenengo aukeraketa Ray Davies-en Americana izeneko grabaketa berria izan da. Azkeneko harmarkadan egindako kanta berriak dira, The Jayhawks taldekoen laguntzarekin grabatuak. Ingalaterrako rock musikaria da Davies, The Kinks talde mitikoko sortzaile, abeslari, gitarra eta konposatzaile izana da, eta oso ingelesa izan da beti. Berak dioenez, Americana ez da […]