Bizitzaren atal garrantzitsua dugu heriotza, azkenengoa, hain zuzen ere, eta milaka herri kantu daude gai horren inguruan. Guk gaurko Theme/Time  horren inguruko kantu sorta bat aukeratu dugu non heriotza edota hilak protagonista diren. Aproposa iruditu zaigu Alvaro Ortegaren Olimpo Rock marrazkia hau ilustratzeko, rock mundutik beste mundura joan ziren izarrez […]

Gaurko saioko gonbidatuaren kantu ospetsu bat aukeratu dugu urrezko kantu legez, baina horretarako Balerdi Balerdik egin zuen Nork daki abestiaren bertsioa entzun dugu. Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Wikipedian dioten moduan, folk-rock kantautore horrek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Bragg-ek jorratutako ildo […]

Bilbo Hiria Irratiaren 20. urteurrenean disko berezia egin nahi izan dugu, Josu Zabala lankidearen gidaritzapean. Bikoteka antolaturik, euskal sortzaileek beren kantuan bertsio berriak eskaintzen dizkigute bertan. Gure buruari gorazarre eginez, gaurko urrezko kantua guztion artean ekoitzi dugun Gora gu eta gutarrak aukeratu dugu. Ane Zabala (gure boss), Josu Zabala eta […]

Domekan, urriaren 1ean, egun garrantzitsua dute Katalunian. Espainiak poliziaz bete ditu kaleak (mossoak barne). Horregatik guk gaurko urrezko kantu legez Eskorbutoren Mucha policia, poca diversión aukeratu dugu. Kataluniagaz jarraituz, Lluis Llach-ek (gaur egun politikaria eta burges hutsa denak) egin zuen L’estaca ospetsua. Egun, ikur handia da kantu hau. Zuzenean 1976an […]

Udako atsedenalditik bueltatuta, gaurko urrezko kantua Fiachras taldearen Traizio Tradizio izan da. Bide beretik, Bonberenea ekintzak zigilurako eginiko beste grabaketa batzuk entzun ditugu: Donostiako 25th Coming Five taldearen Still pissing, Tolosako Glaukoma rap-reggae taldearen Emaiok, Zarautz-Zumarragako talde instrumentala, Sofa taldearen hiru kanta (Agorregi, Into The Fire, Tope Zatopek), Zea Mays […]