SOINUGELA: The Doors-en L.A. Woman, Ella Fitgerald, Txarango… Hara!

Duela 46 urte, The Doors taldeak Jim Morrisonekin egindako bere azken albuma kaleratu zuen, 1971ko apirilean. Taldearen seigarren bilduma izan zen L.A. Woman, eta bluesaren eragina gehien nabarmentzen duena. Handik hiru hilabetera Morrison hil zen Parisen. Grabazioa ez zen erreza izan, Paul Rotchild ekoizleak ihes egin zuen eta eurek bukatu zuten lana. Tentsio handia estudioan. Manzareki, Krieger eta Densmore musikariek ez zuten guztiz ulertu zer nahi zuen Morrisonek. Dena den, askoren ustez taldearen lanik borobilena izan zen. Nolabait Los Angeles hiriari Jim-en adio modukoa. Entzun ditugun kantak: L.A. woman, The Changeling, Crawling King Snake (John Lee Hooker-en konposizioa), Riders on the Storm, Love Her Madly, Cars Hiss By My Window, The WASP (Texas Radio and the Big Beat) eta She Smells So Nice.

Ella Fitgerald izan da gaurko gure hurrengo protagonista. Rock and roll abestiak kantatzen ditu. Gasteizen birritan abestu zuen: 1982an Aretha Franklin ordezkatu zuen eta, hurrengo urtean, berriro etorri zen, Joe Pass gitarra jolearekin. Horietan lehenengoan ikusi nuen Mendizorrotzan, sekulako betekada zegoen eta agertokiaren atzeko jesarlekuetatik ikusi nuen emanaldia… Ez dut uste inoiz kantari hoberik ikusi dudanik. Gaur lau pop kantu entzun ditugu bere ahotik: Hey Jude, Sunshine of Your Love (Clapton / Bruce), You’ve Got a Friend (Carole King) eta Something (George Harrison).

Saioaren azken txanpan, denetarik pixkat: Berri Txarrak, Bakarrik egoteko modu berri bat; Def Con Dos taldearen Resistiré (Sherparekin); Kataluniako Txarango taldearen Una lluna a l’aigua eta Terra ending (Manu Chaorekin). Hara ondarrutar talde berriaren Agian, Olibondoak eta Ezezaguna.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zientzia azokako saioa entzungai

al. Mai 8 , 2017
Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen duena. Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa da Zientzia azoka, larunbatean  Bilbo plaza berria gaztez lepo ikusi dugu, bertatik zuzeneko saioa eskainiko genuen.  Eguerdian hasi eta iluntzera arte, ikertzaile gazteek ikasturtean landu dituzten […]

Honekin lotuak