Ostiralean hasi eta igandera arte izango da aurtengo Jaialdia. Ostiralean bertan, besteak beste, Dantzaz konpainiak “Sarritsasoa” ekoizpena estreinatuko du. Datozen egunetan, aldiz, Deabru Beltzak, Marseillako Generik Vapeur, Castelloko Scura Splats edo Eidabe taldeak ibiliko dira Bizkaiko herri horretan. Kale antzerkia probokazioa dela esan digu Imanol Agirre antolatzaileak: bere ustez, Euskal Herriko maila apur bat jaitsi da, baina datorren urtean gora egitea ere posible izan daiteke. Honen inguruko informazio gehiago lekeitiokale.net atarian.
Honekin lotuak
-
2012/02/27
IBAIZABAL: Oiolako urtegia itxi dute
-
2015/06/17
ASTE HONETAN, ZER? (Ulibarri euskaltegian)
-
2013/06/11
IBAIZABAL: Iparraldeko Kronika