SOLASALDIA: AHT eta Errepideak

1

AHT saltzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen kanpainan tren horrek trafikoa arinduko duela behin eta berriro errepikatzen dute. Iñaki Barcenaren ustez, aipatutako hori ez da egia: alde batetik gero eta errepide gehiago egiten ari direla (Super Sur, Maltzaga-Urbina, Kadaguako eta Uribe Kostako korridoreak..); bestetik, Jaurlaritzak berak emandako datuen arabera AHTk kamioi trafikoaren %2 baino ez luke kenduko. Kontuan hartu behar da, bestalde, EAEko hiru hirien artean egiten diren bidaiak % 0´3 baino ez direla, eta horiek azkarrago ibiltzeko 6.000 miloi euroko aurrekontua duela tren azkarrak (biloi bat pezeta). Barcenak esan digu tren gehiago eta hobeak behar ditugula, populazioaren beharrei egokituta. Bukatzeko, Ekologistak Martxan taldeko kide horrek John Whitelegg Liverpooleko garraio iraunkorraren irakaslea aipatu du: horren ustez, auto erabiltzaileen ohiturak drogazaleek izaten dituzten jarrerekin alderatzen ditu. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasaldia080303barzena.mp3

One thought on “SOLASALDIA: AHT eta Errepideak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Le noise eta Kukubiltxo

al. Mar 3 , 2008
Gaur Le Noise talde bilbotarra izan dugu gurean. Kukubiltxo taldeko aiora ere. Saioa eskuratzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak