Euskalguneko egitarauaz Norarekin

Txori Barrote konpartsako Nora Egiguren izan dugu, bere konpartsak, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsekin batera osatzen duten Euskalguneko egitaraua azaltzeko. Haurrez inguratuta etorri zaigu, eta bereziki haurrentzat programatu dituzten ekintzak nabarmendu dizkigu. Aurten estreinakoz haurrentzako ekitaldi gastronomikoak eurentzat. Transmisioa lantzeari garrantzitsua deritzo, konpartsakidea izatea zer den belaunaldiz belaunaldi zabal dadin. Zarata eta su artean dabil Nora -epaimahaikide dugu Nora Bilboko su artifizialen lehiaketan- eta gaueko kontzertuak ere aipatu dizkigu, berak disfrutatu ezin dituen arren.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gisèle, Komantxe konpartsako egitarauaz

al. Abu 24 , 2015
Komantxe konpartsako Gisèle izan dugu bere konpartsaren berri ematen. Txosna-baserria atondu dute, swing dantza egiten abilak direla erakutsi dute eta, Gisèle bera dagoen programazio taldea ahalik eta egitarau txukunena saiatzen da, ahalik eta diru gutxien gastatzen. Musikazaleak dira okupak, kontzertuek adierazten dutenez (Cherry Boppers, Berta Bittersweet…) baina antzerkia ere izango […]

Honekin lotuak