IBAIZABAL: PREST aldizkaria (78)

prestOtsailari dagokion 78. ale honen azalean hiru gai agertzen dira: Aratuste albuma, Imanol Agirre eta Grupo de Presion musika taldea. Deustualdeko Berbaizu euskara elkarteak aragitaratzen duen otsaileko aldizkariak ohiko atal batzuk eskaintzen ditu: Gureak kanpoan, Inkesta, S. Inazio eskola, Deustuko historia… Horietaz gain, hasieran aipatutakoak: Aratuste albuma bildu dute deustuarrek monografikoan; Imanol Agirrek, bestalde, Nora aldizkaria aurkezten du; eta kultura atalean musika, artea eta zinema. Interesgarria ere Arangoitiko Agirre baserriaren inguruko artikulua, auzokideak kezkatuta baitaude eraikin horren zaharberritzearekin.saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/hektorortega080307.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #108 - Zer behar du euskal sareak?

az. Mar 5 , 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Euskara eta Internet ekarri ditugu berriz ere hizpidera. Horretarako Denis Elortzaren lan batetatik abiatu gara, Euskara ingurune globalizatuan/… txostena irakurri dugu 78 orrialdetako pdf batean. Garagoikoa blogeko laburpen egokitua ere baliatu dugu, eta direnak eta ez direnak esaten abiatu gara. Bat gatoz, ez gaude ados, nik hau, […]

Honekin lotuak