IRRATIA.COM #108 – Zer behar du euskal sareak?

Saioa entzuteko HEMEN. Euskara eta Internet ekarri ditugu berriz ere hizpidera. Horretarako Denis Elortzaren lan batetatik abiatu gara, Euskara ingurune globalizatuan/… txostena irakurri dugu 78 orrialdetako pdf batean. Garagoikoa blogeko laburpen egokitua ere baliatu dugu, eta direnak eta ez direnak esaten abiatu gara. Bat gatoz, ez gaude ados, nik hau, zuk hori… iritzia ematen. Twitter bitartez, gure entzuleek ere parte hartzeko aukera izan dute.
Saioaren bigarren zatian, asteburuan Gasteizen burutu diren Komunikazio alternatiboari buruzko jardunaldiak izan ditugu hizpide. Hala Bedi irrati libreak antolatuta, Gasteizko jardunaldien edukietan murgildu gara, eta zelan ez, teknologia berriei buruzko berbaldiei arreta berezia jarri diegu. Saioa eskuratzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Supersystem, Klaxons, Rafa Rueda, Desordutan...

az. Mar 5 , 2008
Haierako musika esperimental eta barnekoiaren ostean, bukaerako talde dantzagarriak eta elektronikoetara. Daniel Jonshton, Flyming Lips, Sweay… Azken bi urte hauetako disko interesgarri sorta bat. Ondo entzun!. saioa deskargatzeko HEMEN klikatu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080305.mp3

Honekin lotuak