EREMUZ KANPO 1×20: Oihaletik belarrira

Musika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren inguruan, soinu bandak, alegia. Eta irudi eta hitzekin gertatu den bezala, soinu bandetan ere badira benetako artelanak. Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek oraingo honetan zenbait taldek musikari loturik egindako kantak gogorarazi dizkigute. Honako hauek, besteak beste: Manta Ray (Godfather), Fantomas, Joxe Ripiau (Paradisu Zinema), Amodio, Migala, eta abar.

Deskargatzeko Eremuz Kanpo-ren azken irratsaioa klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Iazko bertso afari bat Bilboko Kafe Antzokian

ol. Mar 24 , 2006
Potto irratsaioaren arduradun dugun Jabi Lauzurikak Bilboko Kafe Antzokian iaz antolatutako bertso afari batean egin zuen grabazioa berreskuratu du aste honetako emanaldirako. Lagun ugari bildu ziren afari hartara eta bertsolariak ederto moldatu ziren afalosteko giroa berotzen. Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Etxahun Lekue izan ziren bertsolariak. Josemi Larrabeiti gai jartzaileak […]

Honekin lotuak