PIPERPOLIS: Josean Bengoetxea eta Leire Bilbao

Piperpolis beti bezala hegan bueltatu da, oraingo honetan zinea, literatura eta antzerkiaren hodeien artean. Saioko lehenengo gonbidatua Josean Bengoetxea aktore gipuzkoarra izan da. “Urte berri on, amona!” filmeko protagonista dugu. Telmo Esnalen bakarko lehenengo luzemetraia komedia beltza, drama eta suspense artean dabil.

 

Letrak Leire Bilbaorekin jorratu ditugu. Ondarrutar idazleak bere bigarren poesia liburua argitaratu berri du Susa etxearen eskutik. “Scanner” izeneko bilduma honetan Leirek identitatearen gaia jorratu du nagusiki.

Bukatzeko, larunbatean Mungian ospatutako II. antzerkizale eguna izan dugu aipagai. Bertan gertatu eta izandakoak kontatzeaz gain, Euskal Antzerkizale Elkarteko lehendakaria den Josu Camaren hitzak jaso ditugu.

Saioa entzuteko egin klik HEMEN

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Kukullaga baserriaz

ar. Urr 11 , 2011
ENHE-ko kide eta abokatu den Iokin Txakartegi izan dugu gurekin. Kukullaga Goikoa izeneko baserriaren inguruko afera, bere hasieratik , azaldu digu. Lege kontuek zer-nolako bidea hartu duten heldu diren punturaino heltzeko. Une honetan, irteera negoziatua lortzeko mementoan daudela azpimarratu digu. DESKARGATU HEMEN !!!!!

Honekin lotuak