IBAIZABAL: Berton aldizkaria

liburu.jpgPasa den martxoan argitaratutakoa 108.a da. Mahatserriko aldizkariaren azalean Santutxuko Bertso Eskola, Espetxean gerra zibilaren ondoko aldizkaria, Doctor Deseo eta Bingen Zupiria agertzen dira. Barruan, hasteko harridura sortu gaituen argazkia, Bilboko Udaletxeko atzekaldean 1991an eraitsitako S. Agustin tren geltokiarena. Gero, Euskarazko liburuak irakurtzeko kanpaina, Txurdinaga eta Santutxuko Euskararen astea, Manu Martin ardo aditua, eta Mahatserriko zenbait auzotako arazoak, Errauste Labearena Uribarrin, Begoñako biribilgunearena edo inkestan egindako galderaren erantzunena: zein da zure auzoko beharrizanik handiena? Bukatzeko, Hektor Ortega Berton aldizkariaren zuzendariak, Gorbeiako Aterpetxea dagoeneko Santutxu Mendizale Taldearen eskuetan dagoela esan digu. Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN. elkarrizketa Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/hektorortega080407.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Irratia.com #111: Barkua bete doinu

az. Api 9 , 2008
Gure itsasuntzian, errekan gora eta behera ibili gara. Inoreneroni entzuten hasi gara, Okene taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, Bilboko kafe antzokian eman behar duten kontzertuari buruz berbetan, Fermin Muguruzaren Mirant al cel filmeko Hasperena kantu berria entzun dugu gero, Ruper Ordorikak 10,30etan aurkeztu digu ostean, eta Amets Arzallusek Manu Chaori buruz […]

Honekin lotuak