Asteon biniloak berreskuratu ditugu Soinugelan. Gainera, disko mitiko bat entzuteko izan da: Katalunian punkaren abiapuntu ian zen La Banda Trapera del Río taldearen disko bakarra. 1979an aterea, bide oso bat urratu zuen bere musika eta hitz apurtzaile eta urratzaileekin. Eta Bilbon biran ibili zaigunez, Britainia Handiko folkaren ikurra den Seth Lakemanen lanak berriz entzuteari ekin diogu. Sister Rosetta Tharpe ere etorri zaigu beste behin Soinugelara, oraingo honetan “Sister Rosetta Tharpe Complete” bildumarekin. Oskorri taldeak bere “Dantza Kontradantza” lanaren bidez Iztuetak bildutako dantzak dantzagarri bihurtu ditu. Eta hasierako orduan gonbidatu ospetsu batzuek beren azken emaitzak aurkezten ibili zaizkigu: Honako hauek, hain zuzen, ere: John Hiatt “Dirty Jeans and Muslide Hymns”, Wilco “The Whole Love” eta Jayhawks “Mackinbird Time”.
Honekin lotuak
-
2013/03/14
POTTO: Nafarroako eta Arabako Txapelketak
-
2010/01/22
IBAIZABAL: Muskizeko Coke plantarekin…..