SOLASALDIA: Elikagaien prezioak

agro.jpgElikagaien prezioak gora dabiltza azken hilabeteetan mundu osoan; Josu Larrinagaren ustez agroerregaiak eta espekulazioa dira horien erantzuleak. Gosea zabaltzen ari den momentu honetan, egoerak hainbat protesta eragin ditu Ameriketan, Afrikan, Asian…Arazo globala da, AEBetan bertan arroza salmenta murrizten hasi dira eta. Euskal Herrian ere nabariak dira prezioen igoerak (oilasko, arrautza, esne edo ogiarenak esaterako). NBEk diru laguntzak eskatuko ditu arazoari aurre egiteko, aurten 100 miloi lagun gehiago goseak harrapa dezakeelako. Larrinagaren iritziz, elikagai naturalak behar ditugu, prezio justuekin eta lurra ez agortzeko beste sistema bat martxan jarri behar da.

Saioa deskargatzeko klilatu HEMEN.

Entzun orain:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasjosularrinaga080430.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #114: memoria historiko digitala 2.0

az. Api 30 , 2008
Martxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, garaiak, burrukak. Bertako kide Martxelo Alvarez izango dugu berbalagun.Oroimena lantzen duen elkartea da, gerra zibilari buruz ekitaldiak egiten ari dena, auzolanean, ikerketa, memoria […]

Honekin lotuak