BERBAZ: Iratxe Larrea eskultorea

iratxe.jpg18 urteetan edo agertu zitzaion Iratxeri bokazioa. Ordura arte margozten-eta asti gehiegirik eman gabekoa, zuzenbidea ikasteko ideia baztertu, eta Arte Ederretako karrerari eman zitzaion. Argi agertu zen laster beretzakoa eskuz lan egitea eta hiru dimentsiotan jardutea zela, eta eskulturara lerratu zen. Azken urteetan ohialak, materialeak eta jostuntza izan ditu lan-tresna, bere burua hobeto ezagutzeko bide eta jendearekin komunikatzeko zubi. Windsor-ren (Ajuriagerra, 14) daude ikusgai bere lanak. Tesia plazaratu du 2007ko udan, emakumeek artean ohialak eta etxeko gaiak erabiltzea euren eme izatearekin lotuz. Saioa entzuteko HEMEN klikatu.

Entzun:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Uholdeak Bizkaian

al. Eka 9 , 2008
Euriteak direla kausa alertan gauden momentuan, aurreko asteburuan Bizkaian gertatutakoa aztertu du Josu Larrinagak. Euria egin zuen bai, baina hainbeste gauza ere badira tartean Getxon, Enkarterrietan edo Basaurin gertatu zena ulertzeko. Jaurlaritzaren alerta sistemak huts egin zuen, besteak beste Imanol Landa Getxoko alkateak onartu zuen bezala, baina gehiago dago. Hasteko, […]

Honekin lotuak