Euriteak direla kausa alertan gauden momentuan, aurreko asteburuan Bizkaian gertatutakoa aztertu du Josu Larrinagak. Euria egin zuen bai, baina hainbeste gauza ere badira tartean Getxon, Enkarterrietan edo Basaurin gertatu zena ulertzeko. Jaurlaritzaren alerta sistemak huts egin zuen, besteak beste Imanol Landa Getxoko alkateak onartu zuen bezala, baina gehiago dago. Hasteko, azken 25 urteetan, 83ko uholdeak izan zirenetik, gutxi egin dute eurite normal bat (aspalditik egiten ditu holako batzuk urtero Euskal Herrian) uholde ez bihurtzeko. Urte horietan asko eraiki dute, besteak beste erreken uholde lautadetan; erreka asko (baita estolderia ere) aspalditik garbitu gabe daude; eta basoa gero eta utzitagoa. Gainera, azken urteetan egindako lan handiek (eta egiten ari direnek) traba gehiago jartzen dizkote urari, eta azkenean, urak bere aterabidea aurkitzen du. Gero eta inguru artifizialago batean bizi gara eta urak berehala sortzen du hondamendia… Solasaldiaren bigarren partean, Josuk Berrian duela gutxi Iñaki Barcenak argitaratutako artikulu bat izan du hizpide: aldaketa klimatikoaren inguruan azterketa zuzenak egiten ditu Eusko Jaurlaritzak, baina praktikan kontrakoa egiten du.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080609larrinaga.mp3