ANGEL ZELAIETArekin BERBAZ, GABRIEL ARESTI hizpide

angelzelaietaAurreko ostegunean Bidebarrietako Liburutegian aurkitu dugu Angel Zelaieta hitzaldia ematen. Gaia: Gabriel Arestiren Etxea Hierro egunkarian (1962-1966), tarte horretan aipatutako kazetan Gabrielek idatzitako 24 artikuluen (kultura-, gizarte- eta politika gaiak) gaineko ikerlana aurkeztuz.

Arestiren biografia idazteaz gain laguna zuen (1933-1975) eta “trumoia” zela dio Angelek. Gainera, bazuela bere izaera bereziaren kontzientzia argia (“Lugar-de-Aresti” abizena aipatzen omen zuen txantxetan, historiako une hori berari zegokiola adierazteko-edo). Arestik Javier de Ybarra y Bergé-rekin izandako tratua, Arestiren elizari buruzko iritzia,… eta beste hari batzuk ere agertu dira, ikertzen jarraitzeko modukoak horiek ere.

Erreferentziak:

ARGIAren bideoa, Aresti jaio eta 75. urtean: http://ttiki.com/10793

Gabriel Arestiren biografia, Angel Zelaietak idatzia: http://ttiki.com/10809

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño, yantzan obetó! #38

og. Ots 25 , 2010
Urtebetea egin dugu! 2009ko otsailaren 19an hasi ginen eta hainbat izan dira  urtean zehar egindako  hankasartzeak… akatsez jositako saioa gaur, antxoak, gallitoak ,barreak, errata eskandalagarriak…eta abar!  Partia egin dugu- eta gure kolaboratzaile eta lagunekin…!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak