PIPERPOLIS: “Errautsak” antzezlana eta Miren Agur Meaberen “Bitsa eskuetan”

Antzerkia izan da aste honetan Piperpoliseko lehenengo gaia. Manex Fuchs aktore baxenafarrak “Errautsak” antzezlana aurkeztu du. Bertan sei aktore taula gainean ageri dira, denak 70. hamarkadan jaiotakoak. Hildako lagunari agur esateko bildu eta gau oso batez bilduko ditu haiek festak. Baina eta haiek, XXI. mendeko ametsen errautsak ote dira? Honako antzezlan hau Le Pettit teatro de Pain, Artedrama eta Dejabu konpainien arteko elkarlana da.

Poesia izan da irratsaioko bigarren gai nagusia.  Miren Agur Meabek “Bitsa eskuetan” liburua aurkeztu digu. Hamrkada bat izan da lekeitiar idazleak poema bildumarik argiratzen ez zuela. Gainera, “Zazpi orduak” eta “Errepideak” lanen berri eman digu ere.

Saioa John Trollope Hamabostean Behin irratinobelaren 115. atalak osatu du “Sotana, marihuana eta patxarana” deitutakoa.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Enkarterria: Badugu alternatiba!

ar. Aza 9 , 2010
ENHEko Iñigo Etxebarriarekin egon gara; urte hasieratik LAB eta ENHEk elkarlanean dihardute enkarterriko langileek bizi dituzten arazoak aztertze eta bideratze aldera. Nekazaritza eta abelgintzari dagokienez, arazo handiak daude lur publikoen kudeaketan, ortugintza ez da laguntzen,esnearen sektorea lur jota dago…Guzti hori bideratzeko alternatibak aipatu dizkigu Iñigok eta azkenik,joan de larunbatean Zallan […]

Honekin lotuak