XEREZADE: F.S. Fitzgerald eta Susan Glaspell

Hegoaldeko istorio bat da hau; Lily of Tarleton hiri txikia du gertaleku, Georgian. Han bizi da Jim Powell, “Gozoki”, bizitza osoa alferra izan jokatzen eman duen gizona. Apirileko ilunabar batez, alkoholez blaituriko festa batean, dado jokoan irabazi eta bere patuaren aurrean jaikitzera eramango duen bizipen txundigarri bat izango du baina luze gabe, egunak argitu eta berehala, eguzki beroak kiskaldu egingo du bere ametsa…

Egin dezagun jauzi Jazzaren garaiko Deep South-era. Georgia…Georgia…the whole day through…just an old sweet song keeps Georgia on my mind…

Irakurle gonbidatua: IÑIGO ROQUE.

Ipuineko musika:

Just Try and Picture Me Back Home in Tennessee. Albuma: Back Home in Tennessee. Egilea: Johnny Maddox.

Jelly Bean (He’s A Curbstone Cutie). Albuma: Comedy Classics Vol. 2. Egilea: Phil Harris

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Dickson Countyn hilketa bat gertatu da. Wright jauna hilda agertu da ohean. Bost pertsona bildu dira hilketa gertatu den etxean frogak biltzeko. Hiru gizon (fiskala, sheriffa eta gorpua aurkitu duen baserritarra) eta bi emakume (gizonetako biren emazteak). Wright andrea, hildakoaren alarguna, ez dago bertan, atxilotuta baitago hilketaren susmopean. Hala ere, bere historia utzi du idatzita sukaldeko objektu xumeetan.

Nor izango da, baina, mezu isil hori dekodetzeko gai?

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Iparraldeko kronika

ar. Urr 4 , 2011
Gaurkoan sei gai ekarri dizkigu Pantxo Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Hasteko Patxi Arotzarena hil dela kontatu digu, Patxi nahiko ezaguna zen Iparraldeko euskal munduan. ELB sindikatuaren kezka (behi hazkuntzarako diru-laguntzen inguruan) aipatu du. Irulegiko Irratian bake prozesua aztergai izan dutela eta Xiberuko Herri Elkargoak euskara ikasten ari direnei emango dizkien […]

Honekin lotuak