Komentario alaiak egin dituzte gaurkoan Jose Antonio Torre Altonagak eta Izaskun Larrabeitik, lehen mailako euskal futbol talde guztiak garaile atera baitziren beren partidetan. Dena den, Osasunak izan ezik, beste hirurek zuloan jarraitzen dute oraindik, eta horrek zer pentsatua eta zer esana eman die gure forofogoitiei. Emakumezkoen Superligan ezin gauza bera esan, ordea, Lagunak eta Athletic taldeek galdu egin baitzuten. Bestalde, esan behar pilota arloan Ordagok, Asegarcek eta Besagainek antolaturiko torneo berria ekarri dutela hizpidera gure kirol komentaristek.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Next Post
BASKISTAN: Altan irlandarrak
al. Mar 13 , 2006
Oraingo honetan Baskistan irratsaioak Irlandaraino eroango gaitu, Altan folk talde ezagunaren azken diskoa ezagutzera. Disko hau hamargarrena da taldearen ibilbide diskografikoan eta Local Ground (Bertoko lurra) du izena. Altan taldea orain dela 20 urte sortu zen Irlanda iparraldean, Donegal konterrian, eta bide luze horretan Irlandako herri musikak dituen talderik garrantzitsuenetako […]
Honekin lotuak
-
2007/11/14
GAUBASA: MUTED!
-
2014/02/05
IBAIZABAL: Arabako Kronika
-
2014/05/29
Piknik: Literaturia
-
2008/06/23
SOLASALDIA: Pagasarri Natur Parkea?
