IBAIZABAL: FAOren goi-bilera

janari.jpgPasa den astean Erroman FAOk (Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzako Erakundea) goi-bilera burutu zuen, herrialde askotako presidente edo ministro askorekin, munduan egun dagoen gosetea gelditzeko asmoz. Azken hileetan izandako elikagaien prezioen igoerak eta beste zenbait faktorek gosea heda dezakete datozen urteetan. Bilera horren amaieran, hemendik urte askotara asko ekoiztuko dutela sinatu dute (ez denek), baina giza-talde baten partaideak esan zuen bezala “bilera horrek ez du balio plater bat ere betetzeko”. Erroman ere ehunka giza-talde, sindikatu, indijeniar, Via Campesina… izan ziren eta hauek argi dute nondik datorren gosea: espekulazio, agro-erregai, transgeniko eta enparauetatik, hain zuzen goi-bileraren azken adierazpenean agertzen ez direnak. Giza-talde horientzat arazo larri hauek bideratzeko, hasteko tokiko nekazaritza bultzatu behar da, Paul Nicholson EHNE sindikatuko eta Via Campesinako kideak esan digunez.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080610nicholson.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #119: e-UKomunitatea eta wikipedia, musika onarekin

az. Eka 11 , 2008
Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu beragaz. Gaztea da, sortzailea eta oso langilea. #basquecamp ekitaldian ezagutu genuen, eta gaur irratian izan da. Musika lagun, gure kontzerturako sarrerak zotz egiten hasi […]

Honekin lotuak