Birkiten lau abestiko EPa lan kontzeptuala da Erosen Heriotzak. Maitasun erreala eta idealizatuaren arteko odisea bat sortu du egileak, aitaren heriotzatik eta minbiziaren aurrean bizitako bere esperientziatik abiatuz. “Erosen Heriotzak” Ander Barriusok aurtengo irailean grabatu du Zarautzko Noise Estudioan, atmosfera pertsonal ezberdinek osatutako rock iluna eta tinkoa proposatzen duelarik.
Abenduaren 9tik aurrera, Durangoko azoka Euskal Herri osoko liburu dendetara zabalduko da ‘Zu non han DA!’ ekimenaren bidez. Izan ere, 2024an aurkeztutako nobedadeak eskuratzeko aukera ematen die Azokak lurraldeko denda guzti-guztiei. Gotzon Barandiaran Ahotseneako literatura arloko antolatzaileak ekarri dizkigu xehetasunak. Datorren astean Bilbon esaterako bi aurkezpen izango dira. http://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241206_gotzon_barandiaran.mp3 Deskargatu […]