IRRATIA.COM #119: e-UKomunitatea eta wikipedia, musika onarekin

irr.jpg Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu beragaz. Gaztea da, sortzailea eta oso langilea. #basquecamp ekitaldian ezagutu genuen, eta gaur irratian izan da.
Musika lagun, gure kontzerturako sarrerak zotz egiten hasi garenean, berak ere parte hartu du. Musika ona entzun dugu gaur ere: Ruper Ordorika, Kerobia, Lauroba, Revolutionary Brothers donostiarren Are you reagge? lan berria eta The Clash taldearen Revolution rock kantuaren bertsio berria.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzunhttps://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom080611.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Dick Gaughan zuzenean bere azken diskoan

og. Eka 12 , 2008
Balkanetatik abiatu da gaurko bidaia musikala, Markovic aita-semeek atera berria duten “Go Marko Go” diskoa entzun nahi baikenuen. Handik ekialderago jo dugu, Turkiako musikariekin topo egiteko: Taksim Trio eta Mercandederekin, hain zuzen,, azken honek sufismoaren bidetik “800” izeneko diskoa egin duelarik. Gero, aurreko astean hasitako lana bukatu dugu, U2 taldearen […]

Honekin lotuak