SOINUGELA: Dick Gaughan zuzenean bere azken diskoan

dick.jpgBalkanetatik abiatu da gaurko bidaia musikala, Markovic aita-semeek atera berria duten “Go Marko Go” diskoa entzun nahi baikenuen. Handik ekialderago jo dugu, Turkiako musikariekin topo egiteko: Taksim Trio eta Mercandederekin, hain zuzen,, azken honek sufismoaren bidetik “800” izeneko diskoa egin duelarik. Gero, aurreko astean hasitako lana bukatu dugu, U2 taldearen kantuekin afrikar musikariek egin dituzten bertsioak entzunez (“In The Name Of Love, Africa celebrates U2”). Nobedadeen artean, Eric Bibben “Spirit I Am” eta Al Greenen “Lay It Down” diskoak izan ditugu. Horren ostean, eragin askotako musika egiten duen Rupa and The April Fishesen taldearen azken emaitza heldu da: “Extraordinary Rendition”. Eta azken atalean Dick Gaughan eskoziar gitarrajole apartak zuzenean grabatu duen azken diskoaz gozatzeko aukera eduki dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080612.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Alex Carrascosa artibista

og. Eka 12 , 2008
Etorri geldiezina dauka Alexek. Benetan bizi du bere jardunak. Bewys, Oteitza, Augusto Boal, zapalduen antzerkia,… bere erreferente nagusietakoak. Plastika kolektiboa bere lan-tresna: jendea biribil baten itxuran elkarri begira jarri, eta marrazketa abstraktuaren bitartez, elkarren arteko tarteak errespetatuz, konponbide bat sortzeko prozesuak bideratzen eta laguntzen. Izan ere, hitzek ere askotan zaildu […]

Honekin lotuak