PIPERPOLIS:Su ta gar eta euskal liburugintzak eginiko salaketa

suta.jpgSu ta gar taldeko Xabi gonbidatu dugu Piperpolisarea. Eibarreko taldeak hogei urte eta gero Euskal Herrian egindako heavy metalaren ordezkari nagusi izaten jarraitzen du. Aurreko astean Kobetasonik jaialdian parte hartu zuten. Duela bi  urte Jotake ekoizpenak sortu zuten eta harekin “Jainko hilen uhartean” diskoa atera zuten. Erreferentzia berri batekin datoz orain, dvd formatuan, gainera. “Une iraunkorrak” deitutako dvd-an zuzeneko emanaldia agertzeaz gain bitxikieri interesgarri asko bada ere.

Bestetik, aurreko astean, prentsa ohar baten bitartez liburugintzaren sektoreak Eusko Jaurlaritzak euskarazko kultura industriaren gainbehera eragozteko esku hartu ez izana salatu nahi izan zuen. Horri buruz hitz egiteko Asier Muniategi izan da Piperpolisen.

Saio hau deskargatzeko klikatu  HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080623.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Soinu elektronikoak

az. Eka 25 , 2008
Saio honetan soinu elektronikoei errepaso bat emango diegu, Euskal Herritik Egus musikariak Gaueko Beat proiektua dakarkigu Apokaliftin etxearen eskutik. Honetaz gainera, egun egiten den eta aspaldi egin den musika elektronikoaren lagin batzuk entzuteko aukera izango duzue: Mum, Kraftwerk, Piano Magic… Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080625.mp3

Honekin lotuak