Ainhoa Markinezek zuzentzen duen Zutargi artean irratsaioaren ezaugarri nabarietako bat, musika aukeraren kalitatearekin batera, euskal musikagileen lanak erakusteari ematen zaion garrantzia dugu. Eta martxoaren hastapen honetan bi euskal musikagile handiren urteurrenak ditugu. Alde batetik, Pablo Sarasate nafar konpositore eta biolinjole apartarena, 1844ko martxoaren 10ean jaio baitzen; eta, bestetik, Maurice Ravel musikagile lapurtarrarena, 1875eko martxoaren 7an sortu baitzen. Hori dela eta, oraingo irratsaio hau oso-osorik baliatu du Ainhoa Markinezek bi euskal musikarion obraren zenbait zati erakusteko, zati horietan Pablo Sarasatek biolina jotzeko zuen birtuosismoa eta Maurice Ravelen inpresionismoa nabarmenduz. Horrezaz gainera, piezen artean zipriztindurik, bien bizitzari buruzko zertzelada solteak ere eskaintzen ditu saio honek.
Deskargatu Zutargi Artean-en azken irratsaioa klikatzen HEMEN.