Bere heriotzaren berri jakin dugularik, Bilbo Hiria irratian omenaldi xume bat egin nahi izan diogu Jean Dihartze “Iratzeder” olerkari handiari. Askoren ustez, bere lumatik Jainkoaz eta Euskal Herriaz irtendako olerki batzuk gure hizkuntzan inoiz egin diren ederrenetakoak dira. Baten batek, Xalbadorrekin ere erkatu nahi izan ditu Iratzederren idaztankera eta gaiak. Bere biografiaz zenbait datu eman ostean, berak idatziriko “Ixtorio bat” izeneko ipuinaren irakurtaldia egin dugu omenaldi gisa.
Ipuin hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081014iratzeder.mp3