IBAIZABAL: Komunikabideak eta Gutxiengoak

sos.jpegSOS Arrazakeriak antolatutako “Komunikabideak eta Gutxiengoei” buruzko Jardunaldiak hilaren 30 eta 31ean burutuko dira Gasteizko Aldekoa Kultur Etxean . Helburua, Anaitze Agirre SOSeko Mugak Dokumentazio Zentruko kideak kontatu digunez, egun hedabideetan agertzen den etorkinen inguruko informazioa bideratzea da. Jardunaldietan, besteak beste, Begoña Zalbidea, Peio Aierbe, Lucía Benitez edo Carles Solak hartuko dute parte, eta horiekin batera hainbat hedabidek: Correo, País, Gipuzkoako Diario de Noticias, ETB, Hala Bedi irratiak… Hedabideek etorkinen berriak nola jorratzen dituzten, emakumeen ikuspuntua, etorkinek nola ikusten duten euren burua, informazioa bideratzeko tresna berriak.. aztergai izango dituzte egun horietan Gasteizen. Parte hartzeko edota informazio gehiago lortzeko, www.mugak.eu helbidean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081029anaitze.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #125: irratia.com atzo, gaurko musika eta Internet bihar

az. Urr 29 , 2008
2000. urteko azaroaren lehenean sortu genuen irratia.com euskarazko lehen irrati digitala. Fermin Muguruza elkarrizketatu genuen orduan FM 99.00 dub manifest lana plazaratu berri zuela. Asmathic lion sound system argitaratu bezperetan ospatu dugu urteurrena. Hasieratik entzule dugun Mr Snoid lagunak kantu aukeraketa bat egin digu. 8 kantu jarri ditugu. Eta mintzatu […]

Honekin lotuak