IRRATIA.COM #122: Danbaka musika lehiaketa eta Piztu Gasteiz

piztugasteizthumbnail.gifMusika, rockanrolla, bakarlariak, sarean eta eskenatokian, Danbaka lehiaketa berriz ere martxan da. Aurreko edizioko CD-DVDa entzun eta ikusten dugun bitartean, kontzertuetara joan gaitezke eta talde berrien inguruko albisteak irakurri ditzakegu. Bideoak ikusi. Hori eta askoz gehiago da Danbaka. Eta guzti hori azaldu digu Iker Barandiaran kazetari eta musikazale amorratuak. Danbakadanbaka.gif

Albisteak 2.o
Atik hasi -argia.com irudi eta izen berria- , b-rekin jarraitu beta.eitb.com, bota, ikasten, ple, zabaldu.com z-tarekin amaitu dugu albistegi digitala.

Piztu Gasteiz
Eta musikarekin jarraitu dugu albistegiaren ostean. 80. hamarkadara jo dugu, eta Gasteizko Hala Bedi irratikoNagore gonbidatu dugu. urriaren 11arekin, zapatuz, Piztu Gasteiz jaia izango baita Gasteizko alde zaharrean. Ibilbidea proposatu digu, ekitaldiz betetakoa gainera.
Eta gaur ere, musika librearekin agurtu dugu saioa, magnatunes.com gunetik ekarritako cc lizentziadun kantu elektroniko bat: Ambient Teknolog

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom081008.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bilboko okupazio bulegoa

og. Urr 9 , 2008
Okupa mugimenduko kideek Bulegoa zabaldu dutela aipatu digu Hibaik. Alde Zaharrean, Pelota Kaleko 5 zenbakian, okupazio mugimenduaren inguruko informazioaz gain aholkularitza tekniko- juridikoa ere aurki daiteke.Mementuz, ostiraleta, 18,00ak eta 21,00ak bitartean eskainiko ditu bere zerbitzuak. Informazio gehiago: www.okupaziobulegoa.org helbidean. Elkarrizketa hau entzuteko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081009.mp3

Honekin lotuak