SOLASALDIA: Kafe Antzokiaren programazioa azaroan (I)

kafe.jpegGaurkoan Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko Programazio arloko kideak azaroan izango diren ekitaldien berri ekarri digu, hobe esanda, lehen bi astekoak. Pasa dira dagoeneko Algara konpartsak egindako bazkaria eta festa (hilaren 1ean) non 200 bat lagun bildu baitziren edo aste honetako astelehenean, ezohiko egunean, reggae musika ekarri zigun Alborosie, edo asteazkenean Ronnie Drew in memoriam izandako kontzertu berezia: The Dubliners taldearen kantaria eta sortzailetariko bat pasa den udan joan zen eta Irlanda, Italia, Senegal edo Euskal Herriko hainbat kantariek omenaldia eskaini diote. Asteburua betetzeko hurrenez hurren Martha Wainwrigth eta Bilboko Cherry Boppers izango dira Bilboko Kafe Antzokian ostegun eta ostiralean . Igandeko Kurkuluxetan umegunea ahaztu gabe, datorren astean Lagun Artean Kantari izango dugu asteartean; asteazkenean, aldiz, Roy Ellis “Mr. Symarip”, eta ostegunean Ama Say eta Piztiak Topagunearen Udagoieneko Osteraren barruan. Bukatzeko, datorren asteko asteburuan Micah P. Hinson eta Anari ostiral horretan izango dira eta larunbatean, berriz, Capleton. Eta igandean, arratsaldeko 5etan umeek ondo baino hobeto pasako dute Popi eta Zaratrako Pailazoekin.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081105urbeltz.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #126: arraytxiki.com web laborategiaz

az. Aza 5 , 2008
Ez dago luntxik aurreratu zuten, eta proiektua aurkeztu ostean fish&txips hartzera joan dira. Han harrapatu ditugu guk Gorka Julio eta Haritz Rodriguez arraytxiki web laborategiko kideak. Aurkezpena egin berritan. Laborategia eta publikatu aurkeztu dizkigute. Albisteak 2.0 Gure albistegiari ekin diogu gero. Aste honetako albiste nagusiak. Albiste teknologikoak. irratiacom etiketarekin bildu.net […]

Honekin lotuak