Gaur Euskaraldiaren izena emateko epea irekiko da

Gaur Euskaraldiaren izena emateko epea irekiko da. Ekitaldi nagusia Iruñako Zentral aretoan izango da. Hala ere, Bilbon ere berrikuntzak ekarri ditugu: Bilboko euskaraldiaren txokoa irekiko da. Bilbon, Euskaraldiak, lokal bat izango du. Gaur bertan irekiko dute Unamuno plazako 3. zenbakian arratsaldeko 19:30ean. Euskaraldian parte hartu nahi dutenek Belarriprest zein Ahobizi izateko aukera izango dute. Horretarako izena ematea beharrezkoa izango da.Izena emateko, Euskaraldiaren Web Gunean, edo hirian zehar egongo diren lokaletan egin daiteke. Internet bidez egiteko hau izango da beraien esteka: http://izenematea.euskaraldia.eus. Lokalak Bilbo osoan zehar egongo dira. Adibidez, Deustun Müllerenean izango da eta San Inazion Euskararen Etxean. Bestetik Deustuko Bidarte auzo etxean Pablo Suberbiolak hitzaldia emango du, 19:30etan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Energiaren merkatu sistema ulertzeko gakoak, Goineren eskutik; Iragarritako neurriak fakturan sumatuko ditugu?

og. Ira 20 , 2018
Martxoak geroztik argindarraren prezioak gora eta gora egiten ari da, atzo goia jo zuen.  Gertatutakoa ulertzeko nahian Goiener  energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibara jo dugu., Jokin Castaños batu zaigu. Espainiako Gobernuak iragarri du datozen asteetan hainbat neurri hartuko dituela argindarraren prezioa murrizteko. % 7ko zerga kendu die argindarra konpainiei, baina […]

Honekin lotuak