Gaur piperpolisen Albokakren doinuak izan dira nagusi, Albokak 2.1 Bizialdi berria Upgrade disko liburua ezagutu dugu Ibon Koteronekin batera. Alboka motak eta baliabideak ikertu ditu bertan. Ikerketaz gain diskoan hezortzi kantu grabatu dituzte, jatorri, estilo eta garai askotarikoak. Batzuk euskal tradizioko piezak, beste batzuk munduko folkloretik hartutakoak.
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
ar. Eka 1 , 2010
Arabako Vitalek proposatutakoa: finean, EAEko hiru Kutxen fusioa izango litzateke, baina bakoitzak hainbat ezaugarri mantenduz. BBKk eta Kutxak ezetz esan diote proposamenari, potere politikoa galduko dutelako Luis Guridiren ustez. Dena den, kontuan hartu behar da espainiar estatuko Kutxak Banku bihurtu nahi dituztela Madrilgo erabaki guneetan. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.