Martxan ditugu Parrapean komiki jardunaldien zenbait ekitaldi, eta horrela jarraituko dute hilaren 31ra arte. Josune Muñozek jardunaldien beste ezaugarri batzuk kontatu dizkigu, komikigintza eta feminismoa uztartzen dituztela azpimarratuz.
Betiko moduan pasa den asteburuan egondakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz. Gero, gaurkoa komentatu du, Anje Duhalderen “Lagun artean kantari”. Bihar bi kontzertu izango dira (Eten, eta The Montesas), eta ostiralean hiru: Bob Wayne, The Crunch, eta Paraleloan #19. Larunbatean Grises izango dira Kafe Antzokian, eta datorren astean Mikel […]