Egunotan Bilbo Hiria irrratiaren webgunea eraberritzen ibili gara. Instalazioa eguneratu eta itxura berria ezartzeaz gain, Zabaldu, Aupatu, bildu.net eta bestelako markagailuetarako loturak ezarri ditugu. Creative Commons lizentzia ere ezarri dugu webgunean eta, horren ondorioz, gure edukiak kopiatzeko baimena duzue. Gure testuak eta irratsaioak zure irratian edo zure webgunean erabiltzeko libre zarete iturria aipatuz gero (eta posible bada, halaber, erabilpen horren berri guri emanez). Orain arte bezala, webgunea abian jarri genuenetik egundainoko irratsaio guztiak aurkituko dituzue berton. Gogoratu beharra dago bilbohiria.com WordPress kudeaketa sistemarekin egina dagoela.
Next Post
IBAIZABAL: Sarayaku herria Bilbon
al. Urt 26 , 2009
Sarayaku herria Ekuadorreko Amazonian bizi da eta azken urteetan arazo larriak ditu hainbat petrolio-enpresekin, Martin Mantxo Ekologistak Martxan taldeko kideak azaldu duenez. Arazo bera Ekuadorren eta Hegoameriketako edo Afrikako leku batzuetan gertatzen ari da azken hamarkadetan. Gaur, honi buruzko hitzaldia eta filma izango dira Bilboko Ekoetxean eta bertan Melania Santí […]
Honekin lotuak
-
2015/07/20
OPORRAK Bilbo Hiria Irratian
-
2014/11/19
Boots Riley @bilbohiria #BlackIsBeltza
-
2006/05/30
SOLASALDIA: bilbohiria.com zer den

One thought on “bilbohiria.com-ek itxura berria”