Gu bagoaz! Aste Nagusian bueltatuko gara #Oporrak

Gaurtik aurrera irratiaren eguneroko zuzeneko jarduna eten egingo dugu, saiogile, editore eta kolaboratzaileok ondo merezitako oporrak gozatzeko. Datozen egunotan webgunean aurretiaz grabatutako gaikako saio batzuk argitaratzen jarraituko dugu, baina goizetako Hizpidea informazio saioa eta Ibaizabal magazina ez ditugu egingo. Aste Nagusian, berriz, indarberrituta bueltatuko gara, aurreko urteotan egin dugun legez, egunez egun jaien jarraipena egiteko. Ordura arte, beraz, ondo bizi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: Euskal kazetaritzaren aitzindariak

al. Uzt 17 , 2017
Egun, paperezkoez gain, ikus-entzunezko euskarri digitalak nagusi badira ere, euskarazko kazetaritzaren aitzindariak paperezko kazetak izan ziren, hau da, bit-etan baino, atomoetan argitaratutako egunkari eta aldizkariak. Oraindik badira paperezko kazetak, bertsio digitalen ondoan gainbeheran badoaz ere, baina  XIX. menderaino egin behar dugu atzera, osoki euskaraz ziren lehenengo euskal kazetak aurkitzeko. 1848an […]

Honekin lotuak