Sarayaku herria Ekuadorreko Amazonian bizi da eta azken urteetan arazo larriak ditu hainbat petrolio-enpresekin, Martin Mantxo Ekologistak Martxan taldeko kideak azaldu duenez. Arazo bera Ekuadorren eta Hegoameriketako edo Afrikako leku batzuetan gertatzen ari da azken hamarkadetan. Gaur, honi buruzko hitzaldia eta filma izango dira Bilboko Ekoetxean eta bertan Melania Santí eta Joel Malaver Sarayaku Herriaren Batzordeko kideek hartuko dute parte Ekologistak Martxan eta Pakea eta Elkartasuna elkarteek antolatuta. Gainera, afera honen inguruko Argazki erakusketa ikusgai izango da aste honetan, 7 Kaleetako Burtsa auzo-etxean.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.