XEREZADE: Rock’n’Roll Ipuinak: Luistxo Fernandez eta Iban Zaldua

Gaur Xerezaderen Artxiboan lurrezko jaka beltza jantzi dugu rock´n roll doinuen abaroan sortutako ipuinak irakurtzeko. Beraz, naturala den bezala, bi poesia zale amorraturengana jo dugu —zer da rock´n rolla, poesia ez bada?— haiek liluratu zituzten kantu haien misterioa eta magia beren istorioetan dastatzeko irrikaz. Luistxo Fernandezen “Eskuak ugatz guruinetan” eta Iban Zalduaren “Playa Negra”, “Erritoak”, “Azkeneko aldia” eta “LP bat lapurtzeko” ipuinak entzungo ditugu.

Fokoak piztu dira, gitarrak entxufatuta daude. Bat, bi, hiru, lau… long live rock´n roll!

SAIOA DESKARGATU eta ENTZUTEKO: Xerezaderen Artxiboak

Luistxo Fernandez-en testua: Eibar.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Iparraldeko berriak

ar. Eka 26 , 2012
ELB eta PSko Frantxua Maitiaren arteko polemikarekin hasi da Pantzo irigarai. Gero, Senperen pasa den igandean egindako AHTren aurkako manifestazioa komentatu du, eta Ustaritzeko gazteen eta Herriko Etxearen arteko hika-mikak ere. Bukatzeko, asteburuan Heletan izango den EHZ festibalaz hitz egin du.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak