Aste honetan bertan prentsaurrekoa egin du Nafarroako AHT gelditu Elkarlanak Iruñean, tren berri et azkar horren inguruan egindako hausnarketa plazaratzeko. Hasteko, talde horretako Gorka Ovejerok kontatu digunez, Nafarroan indarrean den krisialdia aztertu dute: gero eta Lana Erregulatzeko Espediente gehiago, ia 9.000 lagun langabezian eta erakunde publikoak bestaldera begira. AHTren lanek Nafarroan 3.150 miloi euroko aurrekontua dute, beraz, nafartar bakoitzak gutxienez 4.790 euro ordaindu beharko ditu. AHTri buruzko informazio eza eta eztabaida sozialik ere ez dagoela salatu du aipatu taldeak: esaterako, egun inork ez omen daki nondik egingo duen bat Euskal Yrekin. Urtarrilaren 17an Urbinan hitzordu garrantzitsua izango dela gogoratu du Gorkak.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.