AhoBizien herria euskaraz bizi den herria

Gaur Ahobizien Herria antolatu dute Gabriel Aresti euskaltegian, eta euskaraz bizi den herri txiki baten itxura hartu du euskaltegiak. Ikasleak izan dira protagonista nagusiak: bakoitzak zerbitzu bat eskaini edo jaso du, eta euskarazko truke eta harreman sare polit bat sortu da goizean zehar. Denetarik aurkitu dugu bertan: batxata tailerra, DJ tailerra, tarota, bingoa, sukaldaritza eta bestelako proposamenak. Giroa alaia eta parte-hartzailea izan da, eta ikasleek euren zaletasunak partekatzeko eta euskaraz praktikatzeko aukera paregabea izan dute. Bertan egon gara gu ere, eta ikasle eta irakasle batzuekin hitz egin dugu. Kontatu digute zertan aritu diren, zer zerbitzu eskaini dituzten eta nolakoa izan den  Ahobizien Herri honetan parte hartzea.

Deskargatu hemen

.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Rojavari buruzko monografikoa ARGIA astekarian

ol. Mar 13 , 2026
Aste honetako ARGIA astekariko kolaborazioan, Maria Ortega kazetariarekin hainbat gai jorratu ditugu. Lehenik eta behin, aldizkariak dakarren Rojavari buruzko monografikoa aipatu dugu. Erreportaje eta elkarrizketa sorta zabala da, Lander Arbelaitz kazetariak bertatik bertara egindako bidaiatik ekarritakoa. Testuek galdera nagusi bati erantzun nahi diote: non dago gaur egun Rojavako Iraultza, eta […]

Honekin lotuak