Telletxe baserrira (San Inazio, Bilbo) bisitaldia egiteko oraintxe une egokia. Intxaurrondoa bete-beteta, eta etxerako sobera. Bertara hubilduz gero, besoak zabal-zabalik hartuko zaituzte Anek, Martinek eta eurekin auzolanean ari diran beste gazteek. Ikasten ari dira, bidea gozatzen gainera. Inguruko beteranoen laguntza oparoa, bai eta haiengandiko ulertu ezina, rotabatorrik bako ekoizpen txiki eta ekologikoaren alde egiten dute eta,… “los txalaus” esaten diete… 😀
Guk Altsasun ezagutu dugu Ane, AUZOLAN ekimenaren II. topaketan. Itzela izan da han bizitakoa. Auzolanean, bizitzako oinarrizko alorretan aitzinerat egiteko. Gure-gurea den ohitura gaur bizi-bizirik, geroa diseinatzen.
Ez al da hau abangoardia? Horren barri zehatzago izateko, entzun!
Erreferentziak:
bilboauzolanean@gmail.com
“Auzolanaren kultura” liburua (Jasone Mitxeltorena)